XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zumeltzegiko konde-dorrearen eginkizuna garbia zen: azpinguruan zuen lehen hirigunea errezago menperatzea, alegia.

Dorre osteko eremua zabal eta lau samarra izan arren, ez da han inoiz baserririk jaso - alderantziz gertatzen da inguruan den Larrañako paraje berdintsuan.

Bentak eta ermitak izan ezik, ene ustez, ez zen garai hartan Oñatiko Haranean toki garaietan kokaturiko baserri isolaturik.

Hona hemen arrazoiak: - Lurralde-eraketa Handikien (Jauntxoen) bitartez antolatzen zen; ereiteko eta lantzeko lurrak Jaunaren egoitza inguruan kokatzen ziren, goiko lurraldeak segurantzarik gabeko eremuak baitziren.

- Lurren lege-jabetasunaren banaketak (jatorrizkoak, herrikoak, kortak eta kondelurrak) lur libreekiko (herrikoak eta kortak) kontrola jauntxo eta monastegien eskutan egotea posibletzen zuen.

Lur hauek handikien ardiak eta ganaduak bazkatzeko larreak zirenez gero, oso zaila bilakatzen zen baserri berriak jasotzea.

Ba dira biziguaren kokapen eta lekugunean eragina izan duten beste faktore batzuk, hala baserri giroan, nola hiribarruan.

Faktore hauen artean klimarena nabarmentzen da (hezetasuna, tenperatura, haizeak...).

Esate baterako: eraikuntzetarako egutera aldeko maldak bilatzen dira; jakina denez, malda erdiko lekuguneek haran hondokoek baino eguzkiztapen gehiago eurenganatzen dute, behekalde horietan goizeko behelainoak iraunkorragoak baitira.

Ekintza ekonomikoa ere beste faktore garrantzitsu bat dugu.

Hau lurra erabiltzeko moduaz froga dezakegu.